EZZ Festibala, sormena loratzen ari da Zorrotzaurren

Bideo berri batean jaialdian gertatutakoa jaso da, hau da, publikoarentzat pentsatutako 20 jarduera baino gehiagoko asteburu batean gertatutakoa.

Zorrotzaurreko uhartea Bilboren sormen-biriketako bat izatera iritsi da, eta mundu guztiarentzako kultura- eta gizarte- proposamen berriak sortu dira. Horrez gain, T-Factoren 6 proiektu pilotuetako bat garatzen da espazioan.

Zorrotzaurrek aldi betarako erabileren legatu garrantzitsua du, eta zenbait oinarrizko eragileren eta unibertsitate berrien inplikazio handia uhartean. Ekosistema hori partekatzeko asmoz, T-Factorek asteburu bat antolatu zuen urriaren 29an eta 30ean mundu guztiarentzako dozenaka jarduera baino gehiagorekin.

Zorrotzaurreko proiektu pilotuak, Bilbao Ekintzak, Tecnaliak eta Espacio Open delakoak bultzatuta, uharteko eragileen arteko lankidetza sustatu nahi izan du #EZZ Festibala – Erribera Zorrotzaurre Zabalik delakoaren lehenengo edizio honen bitartez.

Asteburu horretan tailerrez, ikuskizunez eta birez bete zen uhartea, eta bertaratu zirenek skate eskolak eta antzerki-emanaldiak izan zituzten. Gainera, elektronika sortzailea edo patroigintza ikasteko aukera izan zuten, beste proposamen askoren artean. 400 pertsona bildu ziren jaialdian, eta doako 20 jarduera baino gehiagotan hartu zuten parte.