T-Factor Europako proiektuaren xede nagusia da espazioaren aldi baterako erabileren aukerak aztertzea, hiri-inguru inklusiboagoak, jasangarriagoak eta biziagoak lortzeko. Deustuko Erribera / Zorrotzaurre auzoan, gaur egun, proiektuaren 6 lan-pilotuetako bat garatzen ari dira, zeinak auzoak aurre egiteko dituen zenbait erronketarako erantzunak bilatzen dituen, hala nola ekonomia-aukera berriak sortzea, uhartean dauden eragileen arteko lankidetza eta tokiko ehuna indartzea.
Aurrekariak
Bilbo kanpoaldean dagoen uharte artifizial bat da Zorrotzaurre. Auzoaren iragana guztiz lotuta zegoen industriari, baina 90eko hamarkadan desindustrializazio garaia iritsi zenean, erabateko gainbehera pairatu zuen auzoak, gure garai honetara iritsi arte. Dena den, horrez gain, nortasun propioa ematen dioten sormen-ekimenen ekosistema bat eta elkarte-ehun garrantzitsua ditu.
Desindustrializazioaren ostean, aurretik fabrika eta tailerrekin okupatuta zeuden espazio ugaritan kultura-proiektuak eta tokiko negozioak irekitzen hasi ziren. Urteetan zehar, erabiltzen ez diren industria-espazioak berriz erabiltzeko formula berriak aintzat hartzen dituzten ekimenen ekosistema sortzen joan da, eta, horrela, azken hamarkadan rol oso esanguratsuak lortu dituzte uhartearen bizitzan.
Master Plana
Zorrotzaurreren etorkizuna berroneratze sakon baten mende dago, zeinak sormenari, ekonomiari eta etxebizitzei lotutako barruti berri bat ekarriko duen. Zaha Hadid arkitektoak diseinatu zuen Master Plana, eta 2004. urtean onetsi zen. Orain, datozen 30 urteetan garatuko da zenbait faseren bitartez. Epe luzean berroneratzeko prozesuari esker, sormen- eta negozio-erdigune barri bat eskainiko zaio hiriari, baina, bien bitartean, hiria eraikitzeko beste modu batzuk proposatzen dituzten tokiko ekimenak sortuko dira.
Uhartearekin lotura duten goi-mailako hezkuntza-zentroetako ikasleen eta tokiko eragile sortzaileen arteko lankidetza bultzatzea, aldi baterako hirigintzako proposamenak diseinatu eta babesteko, auzoak dituen erronka hauen aurrean: klima-aldaketa, gizarteratzea eta ekonomia zirkularra.
Uhartean egon daitezkeen elkarlaneko gobernantza-ereduei buruzko eztabaida kritikoa sustatzea. Helburua da unibertsitateen eta oinarri komunitarioa duten mugimenduen arteko lehen lankidetza-ekosistema bat babestea, etorkizunean eragile anitzeko gobernantza-eredu baterantz aurrera egin ahal izateko.
Hirigintzako araudiari lotutako tresnak diseinatzea, espazioaren aldi baterako erabilerak errazteko. Helburua da lehendik dauden aldi baterako erabilerak erraztea, eta gobernantzako prototipoak, tresnak eta ereduak probatzea, baliagarriak izango direnak hiri-ingurune jasangarriago baterantz aurrera egiteko, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren arloetan.
T-Factor Bilbo pilotuaren 1. xedearen esparruan, uhartearekin lotura duten goi-mailako hiru hezkuntza-zentrotako ikasleak elkarlanean aritu dira tokiko ekimen eta eragile sortzaileekin, eta T-Factor proiektu europarraren nazioarteko adituen sarearekin. Mondragon Unibertsitateko, IED Kunsthaleko eta Deustuko Unibertsitateko ikasleek hiru prototipo diseinatu eta fabrikatu dituzte, prestakuntza-prozesuaren lehen fasean identifikatutako tokiko hiru erronkei erantzuteko: klima-aldaketa, gizarteratzea, eta ekonomia zirkularra eta kolaboratiboa. Proposamen horiek auzoko hainbat espaziotan kokatu dira eta, aldi baterako hirigintzaren bidez, erronka sozialei ikuspegi berritzaileetatik erantzutea da asmoa.
2021eko ekaina - iraila
2021eko iraila - abendua
2022ko urtarrila - 2023ko ekaina
2022ko martxoa - 2023ko ekaina
2022ko martxoa - 2023ko ekaina
2022ko martxoa - 2023ko ekaina
2023ko uztaila - 2024ko urtarrila
2024ko urtarrila - 2024ko maiatza
Bilbao Ekintza Bilboko Udalaren Tokiko Garapenerako Agentzia da, eta udalerriko ekonomia-jarduera babestea du xede. Lehentasunezko helburuen artean ditu ekintzailtzea sustatzea eta lurraldeko ETE-ei laguntza ematea. Bilbao Ekintzak askotariko tresnak garatzen eta ezartzen ditu, bai ETEi zuzenduak, bai ekintzaileei zuzenduak.
Espacio Open kultura-zentro bat da, eta gizartean eragina duten sormen-proiektuen azeleratzaile bat da. 2009. urtetik Galletas Artiach Fabrika zaharrean dago, Deustuko Erribera / Zorrotzaurre auzoan. Zentroa kultura garaikidearen, teknologiaren eta gizarte-kontuen elkargunea da. Open Espazioan proiektu propioak garatzen dira, sormen-teknologiei eta gizarte-ekintzailetzari lotuak, eta inguruaren entitate pribatuen eta publikoen kultura-ekimenetarako laguntza-zerbitzuak eskaintzen ditu. Instalazioetan sorkuntzarako eta fabrikaziorako zentro bat dago: Fab Lab Bilbao.
Tecnalia ikerketa eta teknologiako entitate pribatu eta independente bat da, eta liderra da estatuan, bai eta Europako handienetako bat, 1.445 langile baititu (249 doktore). Tecnaliako lantalde osoak helburu bakarra du: ezagutza BPGd bihurtzea, hau da, pertsonen bizitza-kalitatea hobetzeko aberastasuna industriarako negozio-aukerak sortuz.
Universidad de Deusto
Mondragon Unibertsitatea
IED Kunsthal Bilbao
Godot Studio
Studio Petit Muller