Erribera Zirkular Fest: objektuak berrerabiltzea, upcycling-tailerrak eta espazio publikoaren erabilera sortzaileak

 

Datorren otsailaren 18an Artiach galleta fabrika zaharra eta inguruak ekonomia zirkularra eta espazio publikoaren erabilera sortzailea sustatzeko jarduerez beteko dira publiko guztientzat zabalik egongo den Erribera Zirkular Fest ekitaldiarekin. Goizeko 11etatik aurrera upcycling tailerrak antolatuko dira; tailer hauetan parte hartzaileek arropa zaharrei bizitza berria emateko aukera izango dute. Era berean, aurkitutako kutxak kustomizatu ahal izango dira zianotipiaren teknika erabiliz, eta baztertutako objektuen bidez pentsamendu sortzailea garatzeko “basurastorming” prozesuak garatu ahal izango dira. Gainera bertaratzen direnek Ezinbestekoak instalazioa ezagutu ahal izango dute, Deustuko Erriberan egiten den esku-hartzea, bizilagunen komunitatearen eta uhartean bizi diren katuen arteko errespetuan oinarritutako harremana ezartzen duena.

Jarduera hauek irekiak eta doakoak dira garai bateko galleta fabrikaren inguruan Europako T-Factor proiektuaren esparruan sortu diren aldi baterako hirigintza-espazio berriak ezagutaraztea dute helburu. 2022-2023 ikasturtean zehar Deustuko Unibertsitateko, Mondragon Unibertsitateko eta IED Kunsthal-eko ikasleek espazio publikoa aldi baterako erabiltzeko prototipoak diseinatu zituzten, jasangarritasuna, ekonomia zirkularra eta auzoaren memoria berreskuratzea oinarri hartuta.

Horren ondorioz herritar guztiek bisitatu eta erabil ditzaketen hiru gune berri daude: objektuak trukatzeko Erriberritu gunea; Tximinia Berdea, hondakin-materialez egindako hiri-altzariak, eta Hesia proiektua, esku-hartze artistikoetarako berreskuratutako publizitate-gune zaharra. Gune horiek ezagutzeaz eta birziklatze sortzaileko tailerretan parte hartzeaz gain, Erribera Zirkular Festera hurbiltzen diren pertsonek bertatik bertara ikusi ahal izango dute auzoaren memoriari lotutako T-Factor proiektu europarraren esparruan garatu den beste ekimenetako bat: Memoriaren Horma, Deustuko Erriberako bizilagunen bustoak 3D zeramikan inprimatzean datzana.

Otsailaren 18an Artiach fabrika zaharrera, Deustuko Erribera-Zorrotzaurre,  hurbiltzen direnek gune berri horiek ezagutu eta jardueretan parte hartu ahal izango dute. Jarduerak erabat dira doan, eta aldez aurretik izena eman behar da:

Ehungintzako kustomizazioa

Erriberritu gunea dinamizatzeko asmoz Estudio Bokashik workshop bat asmatu du; tailer honetan bertaratutakoek modu errazean kustomizatu ahal izango dituzte objektuak trukatzeko gune horretan bertan aurkituko dituzten jantziak eta ehungintzako osagarriak.

Horretarako, erabiltzen ez diren txatalak eta ehunak dituzten adabakiak egingo dira eta, ondoren, hautatutako jantzietan josi eta integratuko ditugu. Tailerrean zehar patchwork eta joskintza sortzailearen teknikak ikasiko dira, ehungintza modu adierazkorrean eta ezarritako patroirik gabe erabili ahal izateko esperimentazio eta jolas unea sortzeko helburuarekin.

Tailerra Estudio Bokashik emango du.

Cabinet de curiosité

Zianotipia argazki-inprimaketako prozesu oso zaharra da, eta urdin-cyan koloreko inpresioak sortzen ditu. Teknika honen bidez soluzio batekin tratatzen diren gainazalak (paperak, oihalak, zurak…) eta eguzki-argiaren edo UV izpien esposiziopean jartzen dira; emaitza urdin-tonuak dituen inpresioa izango da, estanpatu apartak lortuz. Tailer honetan zianotipoaren teknika erabiliko dugu La Ribera – Zorrotzaurre auzoan aurkitutako kutxei bizitza berria emateko, horrela etomologian oinarritutako bitxikerien kabinetea sortuz.

Tailerra Studio Petit-Muller-eko Andrea Petit artista eta produktu-diseinatzaileak emango  du.

Pertxa magikoaren tailerra

Ekomoda, diseinu sortzailea eta Upcyclinga Dolo Navas artista eta diseinatzailearen eskutik. Brainstorminga ideia berriak sortzeko eta arazoak konpontzeko pentsamendu-teknika bada, tailer honek “Basuristorming” deritzon teknika erabiltzea proposatzen du, irudimena erabiliz  jantziak, osagarriak edo objektuak birmoldatzeko.

Arropa, osagarriak eta jada erabiltzen ez dituzun objektuak badituzu, Erriberritu Gunean aukera berria emango diegu sormenarekin eta dibertimenduarekin, moda geurea da! leloarekin.

Ezinbestekoak

Ezinbestekoak Deustuko Erriberan esku hartzean datza, errespetuan oinarritutako  bizilagunen komunitatearen eta uhartean bizi diren katuen arteko harremana ezartzeko. Jon eta Iker Abad anaiek (Abad Design) diseinatutako ekimenak “Besteak” proiektuaren ikuspegia ezagutarazteko balioko du. Proiektu honek “ekologikoak izateko” beste modu batzuk aztertzen ditu, hiri-diseinuaren praktiketatik abiatuta; modu berri hauek, alde batetik, ez dira bakarrik gizakiengan finkatzen, eta, bestetik, euren xede bakarrak ez dira erabilgarritasuna eta efizientzia. 

13:00etan Artiach fabrika zaharraren kanpoaldean.


Otsailaren 18an bertan izan behar duzu!

Helbidea:

Deustuko Erribera 70A, Zorrotzaurre uhartea

48014, Bilbo