EZZ Festibala – Erribera Zorrozaurre Zabalik

Urriaren 29an eta 30ean uhartea sormenez beteko da doako jarduera irekiekin

Azken hamarkadan, Bilboko eta Bizkaiko sormen-biriketako bat izatera iritsi da Zorrotzaurre, eta, horrela, mundu guztiari irekita dauden proposamen berriak sortzen joan dira auzoko fabrika zaharretan. Uhartean dagoen askotariko eskaintzaren berri emateko, T-Factor proiektuak asteburu bat antolatu du doako dozenaka jarduerekin, eta, horrela, uhartean sortzen joan den kultura-eskaintza ezagutzeko aukera izan dute. T-Factor EBk finantzatu duen programa bat da, eta horren barruan daude Bilbao Ekintza, Tecnalia eta Espacio Open.

Bi egun horietan, doako jarduera berezi eta irekiak antolatu dituzte kultura, sormen eta gizarte berrikuntzaren jardunbideekin jarduten duten Zorrotzaurreko hamar espaziok. Horrela, asteburuan zehar, tour, performance eta tailerrez josita egongo da uhartea, eta bertaratzen direnek skate eskolak izango dituzte, elektronika sortzailearekin soldatzen ikasiko dute edo lehenengo patroiak egingo dituzte, beste proposamen askoren artean.

Jardunaldien xedea da uhartean sortzen ari diren proiektuen, Zorrotzaurren dauden unibertsitateen eta Bilbo zein herritar guztien arteko konexio berriak sortzea. Horretarako, honako jarduera hauek antolatuko dituzte auzoko ekimenek:

Artiatx

Bolo Día / Bolo Noche bideoperformancea proiektatuko da, non Sahatsa Jauregi eta Ana Arsuaga (a.k.a. Verde Prato) sortzaileek performance kontzertu bat eskainiko duten, soinu-material sentikorrekin askotariko formatu artistikoak aztertzeko. Proposamenean betiko euskal kultura, musika eta arte plastikoak uztartuko dira, eta Artiatx espazioan ikusi ahal izango da.

Urriak 29, ostirala:

Bolo Día / Bolo noche, 19:00.

BoBo Espazioa

Dantzaren inguruko sorkuntzarako eta prestakuntzarako BoBo Espazioan prest daude asteburuan bi jarduera egiteko, non arte eszenikoak aztertuko dituzten publikoaren parte hartzearekin. Ostiralean eta larunbatean Jolastu izeneko tailerra egingo dute, mugitzeko gogoekin konektatzeko eta beste gorputz batzuekin elkarri eragiteko topaketa, non ez diren gaitasun zehatzik edo aurretiazko eskarmenturik behar.

Bestalde, ezerezari buruzko performance bat antolatu da. Merkatuaren aurka. Ekitaldian, artista batek performance-pilula txikiak egingo ditu, eta bertaratzen direnek obra eszeniko bat ikusteko beste modu batzuk esperimentatu ahal izango dituzte.

Urriak 29, ostirala:

Jolastu espazioarekin – Mugimendu-tailerra, 18:00etatik 20:00etara.

Urriak 30, larunbata:

Jolastu espazioarekin – Mugimendu-tailerra, 11:00etatik 13:00etara.

Ezerezari buruz. Merkatuaren aurka –Sorkuntza hasiberriaren kapsulak Koldo Aroseguirekin. 19:00

Herrizicleta Bilbao

Uharteko txoko ezkutuak ezagutu nahi dituzten pertsonentzat Herrizicleta Bilbaok tour gidatu bat antolatu du bizikletaz. Izena ematen dutenak auzotik ibiliko dira, historia industriala ezagutzen eta sortzen ari diren ekimenak aztertzen.

Urriak 29, ostirala:

Ibilbide gidatua bizikletan Zorrotzaurretik, 17:00etan.

ECCBI

Bilboko Sorkuntza Zinematografikoko Eskolak zinema hedatuko esperientzia bat prestatu du, eta Halloween misterioan bildutako ikuskizunak eskainiko dira zuzenean. Bertaratzen direnek zer den ikusi ahal izango dute ostiralean Zorrotzaurren egongo diren instalazioetara hurbiltzen badira.

Urriak 29, ostirala:

Zinema hedatua, misterioz betetako zuzeneko esperientzia, 21:00.

Espacio 600

Ekimen artistiko eta kulturaletarako topaketa-leku honetan askotariko jarduerak antolatuko dira jaialdian, gure hiriko sortzailerik gazteenei ikusgarritasuna emateko asmoz. Egitarauan, moda-desfile bat jaso da, tokiko diseinatzaileekin, bai eta arte-erakusketa baten inaugurazioa ere. Asteburu osoan egongo da ikusgai. Bestalde, patroigintzako tailer bat egingo da, Hiri Dantzako workshop bat eta zuzeneko arte-saio bat. Horrez gain, kontzertu akustiko bat ikusi ahal izango dute.

Urriak 29, ostirala:

– Arte-erakusketaren inaugurazioa eta moda-desfilea, 19:00 (Espacio 600eko goiko solairuan).

– Kontzertu akustikoa, 20:00 (Espacio 600eko beheko solairuan).

– Food Truck janari eta edariarekin ekitaldian.

Urriak 30, larunbata:

– Patroigintza-tailerra, 12:00 (goiko solairua).

– Hiri Dantzako Workshopa, 13:00 (beheko solairua).

– Artea zuzenean, 18:00 (goiko solairua).

– Kontzertu akustikoa, 19:00etatik 21:00etara (beheko solairua).

– Arte-erakusketa, 12:00etatik 21:00etara (goiko solairua).

– Food Truck janari eta edariarekin ekitaldian.

Espacio Open

Gaileten fabrika zaharrean, Espacio Openek sormen-teknologien tailer bat antolatu du asteburuan, soldaduraren munduan barneratzeko. Parte-hartzaileek beren arkatz sintetizatzailea fabrikatu ahal izango dute, eta elektronikak eskaintzen dituen aukera anitzekin ibitzen hasi. Tailerra ostiralean eta larunbatean egingo da, Maker Faire Bilbao azokaren baitan. Hain zuzen ere, aurten, urrian eta azaroan, Espacio Openek antolatzen duen sormen-teknologien azoka da.

Urriak 29, ostirala, eta urriak 30, larunbata:

– Soldatzen ikasi, sormen-elektronika. Egin zure arkatz sintetizatzailea, 18:00.

Guretxoko Skateboard Bilbao

Skate eskolak ateak irekiko ditu kirolean interesa duten guztiek praktikatzen hasteko eta gaitasunak erakusteko aukera izan dezaten. Hasteko eskolak antolatuko dira eskarmentudun begiraleekin, doakoak eta beharrezkoa den material guztiarekin. Beste alde batetik, skater aurreratuenek skate-saio libreak egin ahal izango dituzte, eta trikimailurik onenen sariak irabazteko aukera izan. Horretarako, Instagram istorioen txapelketa bat antolatuko da, non maniobrarik teknikoenak, originalenak eta dibertigarrienak baloratuko diren.

Bestalde, sormen artistikorako espazio bat egongo da Arteskate delakoarekin. Parte-hartzaileek skate oholak pertsonalizatu ahalko dituzte irudimena lasai lantzeko. Artelanak asteburuan egongo dira ikusgai, eta, amaitzean, sortzaileek jaso ahal izango dituzte. Amaitzeko, jai-amaierari ekingo zaio bertoko talde batekin.

Urriak 29, ostirala, eta urriak 30, larunbata, 10:00etatik 18:00etara:

– Hasteko doako skate eskolak.

– Skate saio libreak eta sariak maniobrarik onenak egiten dituzten skaterrentzat.

– Arteskate, skate oholak pertsonalizatzeko.

– Bertoko taldearen kontzertua.

Pabellón 6

Erribera Zorrozaurre Zabalik ateak irekitzeko jaialdian, azken ekoizpen propioetako batean egoteko aukera eskainiko du Pabilioi 6k: Yo maté a mi hija, Hildegart. Bi egunetan ikusi ahal izango da Pabilioi 6n.

Urriak 29, ostirala, eta urriak 30, larunbata:

– Obra: Yo maté a mi hija, Hildegart. 20:00 Ostiralean solasaldia egongo da emankizunaren ostean.

Piugaz

Euskadiko rokodromorik handiena Zorrotzaurren dago, eta EZZ Jaialdian ateak irekiko dira nahi duten guztiek espazioa ezagutzeko aukera izan dezaten. Instalazioetan eskalada libreari lotutako jarduerak egingo dira, kirolaren zaleentzat eta praktikatzen hasi nahi dutenentzat.

Urriak 29, ostirala, eta urriak 30, larunbata:

– Eskalada librea, zenbait ordutegi.

Zirkozaurre

Zirkuari lotutako arteen espazioak Malabarismoaren eta Mugimenduaren Laborategiaren emaitzak aurkeztuko ditu, non arte eszeniko ugaritako artistek diziplinen arteko nahasketa aztertuko duten. Azterketa hori abiapuntu hartuta, bi ekoizpen sortu dira: Tiempo eta Kobr3, non dantza eta malabarismoa uztartuko diren. Jaialdiaren baitan, lan horien zatitxo bat egongo da ikusgai, eta, ondoren, parte-hartzaileentzako tailer bat antolatuko da, non dantza eta malabarismoa diziplinak nahastuko diren. Amaitzeko, konpainiaren sorkuntzak hobeto ezagutzeko solasaldi bat antolatuko da.

Urriak 30, larunbata, 12:00etatik 14:00etara:

Tiempo eta Kobr3 obren zatiak.

– Malabarismo eta mugimendu tailerra.

– Konpainiaren sorkuntzei eta tailerrari buruzko solasaldia.

Las personas interesadas en acudir a cualquiera de estas actividades ya pueden inscribirse y conocer toda la información del festival y los espacios que participan.