/Zorrotzaurreko uhartea

T-Factor Europako proiektuaren xede nagusia da espazioaren aldi baterako erabileren aukerak aztertzea, hiri-inguru inklusiboagoak, jasangarriagoak eta biziagoak lortzeko.  Deustuko Erribera / Zorrotzaurre auzoan, gaur egun, proiektuaren 6 lan-pilotuetako bat garatzen ari dira, zeinak auzoak aurre egiteko dituen zenbait erronketarako erantzunak bilatzen dituen, hala nola ekonomia-aukera berriak sortzea, uhartean dauden eragileen arteko lankidetza eta tokiko ehuna indartzea.

Aurrekariak

Bilbo kanpoaldean dagoen uharte artifizial bat da Zorrotzaurre. Auzoaren iragana guztiz lotuta zegoen industriari, baina 90eko hamarkadan desindustrializazio garaia iritsi zenean, erabateko gainbehera pairatu zuen auzoak, gure garai honetara iritsi arte. Dena den, horrez gain, nortasun propioa ematen dioten sormen-ekimenen ekosistema bat eta elkarte-ehun garrantzitsua ditu. 

Desindustrializazioaren ostean, aurretik fabrika eta tailerrekin okupatuta zeuden espazio ugaritan kultura-proiektuak eta tokiko negozioak irekitzen hasi ziren. Urteetan zehar, erabiltzen ez diren industria-espazioak berriz erabiltzeko formula berriak aintzat hartzen dituzten ekimenen ekosistema sortzen joan da, eta, horrela, azken hamarkadan rol oso esanguratsuak lortu dituzte uhartearen bizitzan. 

Master Plana

Zorrotzaurreren etorkizuna berroneratze sakon baten mende dago, zeinak sormenari, ekonomiari eta etxebizitzei lotutako barruti berri bat ekarriko duen. Zaha Hadid arkitektoak diseinatu zuen Master Plana, eta 2004. urtean onetsi zen. Orain, datozen 30 urteetan garatuko da zenbait faseren bitartez. Epe luzean berroneratzeko prozesuari esker, sormen- eta negozio-erdigune barri bat eskainiko zaio hiriari, baina, bien bitartean, hiria eraikitzeko beste modu batzuk proposatzen dituzten tokiko ekimenak sortuko dira.

/PROIEKTU PILOTUAREN FASEAK

2021eko ekaina - iraila

Esplorazioa & Ikerketa

  • Proiektu pilotuak kaleratzea
  • Workshopak: erronkak definituz
  • Tours gidatuak uhartetik

2021eko iraila - abendua

Eremua & Ideia

  • T-Probes 1 eta 2
  • Erribera Zorrotzaurre Zabalik Jaialdia
  • Mapping & Scooping Workshopa

2022ko urtarrila - 2023ko ekaina

Ideiak & Prototipoa

  • Transformation Camp Topaketa
  • T-Cycles kaleratzea: T-Labs direlakoek eta tokiko partzuergoek lankidetzan egindako ekintzak.

2022ko martxoa - 2023ko ekaina

T-CYCLE 1: Lankidetza aktibatuz

  • Innovation Jam, 2022ko maiatza
  • Itsasargi Proiektuen prototipoak egitea
  • Prestakuntzaren hasiera, 2022ko urria
  • Prototipoen diseinua, 2023ko azaroa-martxoa
  • Proiektuak eskalatzea, 2023ko apirila-ekaina

2022ko martxoa - 2023ko ekaina

T-CYCLE 2: Parte hartzeko eta lankidetzako gobernantza

  • Nazioarteko Workshopa: “Barrutiak kudeatzeko lankidetzako gobernantza”, 2022ko martxoa
  • Ikerketa eta analisia, 2022ko uztaila-abuztua
  • Lankidetzako gobernantza-ereduei buruzko Workshop & Mintegia, 2022ko iraila-abendua

2022ko martxoa - 2023ko ekaina

T-CYCLE 3: Aldi batean erabiltzeko araudia

  • Workshopa online “Enabling regulation for Temporary use”, 2022ko maiatza.
  • Arautzeko esparruei buruzko ikerketa eta emaitzak ezagutzera emateko ekitaldia, 2022ko urria-abendua.

2023ko uztaila - 2024ko urtarrila

Proiektuen Azken Garapena

  • Artxibo digitala
  • Espazioak aldi batean erabiltzea sustatzeko Toolkit delakoa
  • T-Journals argitalpenak

2024ko urtarrila - 2024ko maiatza

Roadshowa: Emaitzak ezagutzera ematea

/nor

TOKIKO KOALIZIOA

Bilbao Ekintza Bilboko Udalaren Tokiko Garapenerako Agentzia da, eta udalerriko ekonomia-jarduera babestea du xede. Lehentasunezko helburuen artean ditu ekintzailtzea sustatzea eta lurraldeko ETE-ei laguntza ematea. Bilbao Ekintzak askotariko tresnak garatzen eta ezartzen ditu, bai ETEi zuzenduak, bai ekintzaileei zuzenduak.

Espacio Open kultura-zentro bat da, eta gizartean eragina duten sormen-proiektuen azeleratzaile bat da. 2009. urtetik Galletas Artiach Fabrika zaharrean dago, Deustuko Erribera / Zorrotzaurre auzoan.  Zentroa kultura garaikidearen, teknologiaren eta gizarte-kontuen elkargunea da. Open Espazioan proiektu propioak garatzen dira, sormen-teknologiei eta gizarte-ekintzailetzari lotuak, eta inguruaren entitate pribatuen eta publikoen kultura-ekimenetarako laguntza-zerbitzuak eskaintzen ditu. Instalazioetan sorkuntzarako eta fabrikaziorako zentro bat dago: Fab Lab Bilbao.

Tecnalia ikerketa eta teknologiako entitate pribatu eta independente bat da, eta liderra da estatuan, bai eta Europako handienetako bat, 1.445 langile baititu (249 doktore). Tecnaliako lantalde osoak helburu bakarra du: ezagutza BPGd bihurtzea, hau da, pertsonen bizitza-kalitatea hobetzeko aberastasuna industriarako negozio-aukerak sortuz.

Associates

Universidad de Deusto

https://www.deusto.es/

Mondragon Unibertsitatea

https://www.mondragon.edu/es/inicio